Agorrila

Soreasu Antzokia ¿Cómo llegar?

Evento cerrado

Descripción

SINOPSIA

XIX. mendearen hasieran Frantziako Gobernuko Justizia Ministroak –Joseph Garat lapurtarra zen bera– proiektu bat garatu zuen zazpi euskal lurraldeak “Fenizia Berria” izenez bataiatzea proposatzen zuen estatu izaerako entitate administratibo batean elkartzeko. Alabaina, garai hartan bizi izan ziren gertakari nahasiek galarazi zuten proiektu hau azken bururaino eramatea.

1810 eta 1813. urteen arteko epea bereziki gogorra izan zen “Fenizia Berrian”, eta zer esanik ez Donostian, garai hartan izan baitzen gudaroste frantsesek hartua.

Dena den, bizitzak aurrera jarraitzen zuen ezinbestean soldaduek okupatutako hiri hartan. Goizero pozarren joaten zen neska «koxkera» bat Trinitate kaleko iturrira, begiz jota zuen morrosko «joxemaritarra» bidera aterako zitzaiolakoan. Gazteok gerra-garai latz hartako nahigabe guztiak ahazten zituzten maitasun-jolasetan igarotzen zituzten une magiko haietan. Iturriko ur-tantoek busti zuten haien arteko lehen musu gozoa, eta Santa Teresa konbentuko parrokoaren bedeinkazioa ere jaso zuen haien maitasun ederrak.

1813an zoritxarreko albisteak zabaldu ziren herritarren artean. Preso hartutako soldadu portugaldar batek Castaños Jeneralaren agindua omen zekarren, Donostiako hiria txikitu eta bertako biztanleak lepogabetu zitzan. Herritarrak izutu, eta haietako batzuek ihes egitea deliberatu zuten, zer gertatu ere. Bikoteak Zubietara egin zuen alde, eta hantxe jaso zuten Donostian 1813ko abuztuaren 31n gertatutakoaren berri.

Gudaroste espainiar eta britainiarrak hirian sartu ziren egun hartan, Wellingtoneko Dukea buru zutela. Dena arpilatu ondoren, etxeei su eman, eta ia hiri osoa suntsitu zuten. Txikizio hartatik bizirik atera zirenek 1814an idatzitako akta batean jaso zuten gertatutakoaren berri: “inolako gupidarik gabe egindako hamaika izugarrikeria; gorpuen gainean burututako bortxaketak; ihesi egiteko ahaleginean minda-zuloetan itotako hainbat lagun; atariz atari, etxeei su emanez.

Partehartzaileak

Musikariak: Gero Axularreko musikariak

Dantzariak: Gero Axular dantza taldeko dantzariak

Soinua: Roberto González

Argia: Aitor Azkuna / Javier Sainz de Murieta

Jantziak: Ane Martínez / Gurutze Telleria

Errejidorea: Gurutze Telleria

Dantza maisua eta koreografoa: Juan Luis Unzurrunzaga

Musikarien zuzendaria: Andoni Iparragirre

Zuzendari orokorra: Juan Luis Unzurrunzaga

7 opiniones

5.0 / 5
juan antonio gorrotxategi

Aparte de bonito, se ve el gran trabajo realizado. Una gran labor de AXULAR LIZEOA Un txalo a los "chaval@s

24/04/2018 10/04/2018
Mayte Navarro

El espectáculo nos gustó mucho: la variedad de los bailes, el vestuario, la música y la escenografía. Nos pareció una pena, que no se llenará el aforo. Siendo algo cultural, como sugerencia, para futuros eventos similares, propondría que el precio de la entrada fuera mucho más económico o incluso gratuito para estudiantes, colegios, etc. Así se podría hacer llegar parte de la cultura vasca a todo el que esté interesado.

17/04/2018 11/04/2018
Oihanii

Un buen espectaculo.La tradicion puede ser contemporanea. Folklore y juventud un buen tandem.

15/04/2018 13/04/2018
asti

Animatu zaitezte ikustera!! Aupa geroaxular

15/04/2018 10/04/2018
plertx

oso polita. Zorionak!!

15/04/2018 05/04/2018
Cargar más opiniones

Cómo llegar

Soreasu Antzokia
Soreasu Auzunea, 20730
Azpeitia, Guipúzcoa

Organizado por

Kulturaz Azpeitiko Kooperatiba

Ver más