Buffalo

Sanagustin Kulturgunea ¿Cómo llegar?

Evento cerrado

Descripción

Musikalki, Jazza eta rocka uztartzen dituen taldea dugu Zarautztarra. Hirukote moduan, musika instrumentala jorratzen du. Inguruotan aurki daitekeen klase eta estilo gehien duen taldeetako bat, inongo dudarik gabe

David Gorospek (bateria), Ander Ederrak (gitarra) eta Joanes Ederrak (baxua) osatzen dute rock instrumentaleko talde hau. Donostiako Jazzle akademian ikasten ari zirela elkar ezagutu zuten eta aurrez parte hartu zuten proiektuekin alderatuz zerbait libreagoa eta pertsonala egiteko asmoari heldu zioten. Hiru lan argitaratu ditu, azkenengoa Ulu (2018). Besteak beste, Donostiako Jazzaldian eta Kutxa Kultur Festibalean jo du taldeak.

Cómo llegar

Sanagustin Kulturgunea
Plaza Nagusia, 5
Azpeitia, Guipúzcoa

Organizado por

Kulturaz Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kooperatiba

Ver más